1. |
Gezurra da
04:08
|
|||
Gezurra da diotena
Gezurra, hau, hori… dena.
Egia dela sinetsarazi
Nahi digute ez dena.
Gezurra sinetsarazi.
Maluta beldurrez hazi.
Aise erabiliko dituzten
Inozoak irabazi.
Nola mihian dituzten
Hitz pozointsu eta ezten
Beren biktimei ohartu gabe
Garuna diete husten.
Batere lotsarik gabe
Egin dira etxejabe.
Gezur ustelez eginak daude
Oinarri eta zutabe.
Gora Euskadi askatuta
Alderdi Eguna baita
Lotuta daukatenekin
Fandango biribilketa
Zeinen irudi polita
Denok eskutik helduta
Gora ta gora Euzkadi!
Goragalea dut-eta.
|
||||
2. |
Fidelissima Bardulia
03:12
|
|||
Ipuin ezagun bat kontatuko dizut
Behin batean bazen eta abar eta abar…
Ipuin guztietan bezala hemen ere
Bada gaizkile bat erabat gaiztoa
Bere mende dauden herritar xumeak
Eta heroi ausart ahalguztiduna.
Esan dizut ipuin bat baino ez dela
Norbaitek asmatutako alegia
Ipuinak ez dira benetan gertatzen
Ez bururik hautsi egiantzik bilatzen
Gero datorrena zuk ondo dakizu
Bere lagun zintzoarekin batera
Heroiak herria askatuko du
Gizon gaiztoaren atzaparretatik
Eta Bardulia berriz izanen da
Beti izan ohi den lurralde txit leiala.
Esan dizut ipuin bat besterik ez dela
Norbaitek asmatutako alegia
Ipuinak ez dira benetan gertatzen
Ez bururik hautsi egiantzik bilatzen
|
||||
3. |
Taberna hartan izan zen
03:40
|
|||
Taberna hartan izan zen
Urtearen agurrean
Zu makurtuta zeunden eta ni
Egoera makurrean
Inoiz ikusi ez nuen zerbait
Zenuen irribarrean.
Kaixo, nire lehen hitza
Kanpoan haize bortitza
Aizu polita, galdetu nizun
Zerbaiten bila al zabiltza?
Zer nolako uhuria
Haizea eta euria
Zu beltzarana zinen orduan
Ni aldiz ile horia
Sendatu guran nenbilen bihotz
Barruan nuen zauria
Eta zure erantzuna:
Zer uste duzu laztana?
Agian bila nabilena da
Galdutako maitasuna
Besapean lo-zakua
Bizitzaren mendekua
Lurretik altxa zintezen doan
Eskaini nizun eskua
Eta zuk ohe baten barruan
Egin zenidan lekua
Jakin ezazu halere
Iritsi zaiola bere
Azkena mila esker banoa
Beste bat arte andere.
|
||||
4. |
Hartzabal
04:13
|
|||
Laino guztien azpitik
Eta sasi guztien gainetik
Isturitzetik Tolosan barru
Bide bazterrean hi eta ni kantari
Ortzia lorez lurra izarrez
Eta oihana auhenka
Gizon handia da mundua
Eta mundu ttikia gizona.
Mundua gizonarentzat egina da
Baina ez gizona munduarentzat.
Neure olerkiekin
Ateak kax-kax jotzen ditut
Eta ateak irekitzen dizkidatenean
Etxekoei so geratzen naiz
Geldirik
Besteren etxean sartzera ausartu gabe.
Mundua gizonarentzat egina da
Baina ez gizona munduarentzat.
|
||||
5. |
Laparitik Haitzurira
04:01
|
|||
Laparitik Haitzurira
Sagar gerezi mizpira
Hostaila artetik izuak dar-dar
Neskatila bat begira
Laparitik Haitzurira
Saiak jira eta bira
Hego haizeak dakarren ustel
Usainean heldu dira
Nondik dator kirats hori
Nor da guduan erori
Senak gezurrik ez du esaten
Lur azpian hiru hobi
Laparitik Haitzurira
Azkonarren kalejira
Atzamar hauek zuen erpeak
Bezain zorrotzak balira
Zeren bila zabiltzate
Lurpean zer altxor ote
Gure etxe ilunak ez dauka
Ez leiho eta ez ate
Laparitik Haitzurira
Arrats gorrien distira
Itsas ertzean sartu dituzte
Hiru gorpu lur azpira.
|
||||
6. |
Ihes egin
03:21
|
|||
Ihes egin, ihes zurekin batera,
Ortzemuga berri batzuk ikustera.
Hesiak apurtu,lokarriak eten,
Ametsek mugarik izan ez dezaten.
Ihes egin, ihes gatibuek bezala.
Kartzela hau suak kixkali dezala.
Eta aske bizi loturarik gabe,
Ez inoren morroi, geu jaun eta jabe.
Artean gaztetxo ginela sinetsi
Genuena lortu gabe ezin etsi.
Gogoan al duzu emandako hitza?:
Hats betean bizi dezagun bizitza.
Ihes egin, ihes eta dasagertu
Erroiak dabiltza guregandik gertu.
Odol xurgatzaile harrapari maltzur
Mihian pozoina gezurrari gezur
Utziko gaituzte azal eta hezur
|
||||
7. |
Kalea
03:32
|
|||
Hiriburuko kale zabal bat
Jendea joan-etorrian
Azoka zaharra hustuz eraiki
Hiper-merkatu berrian
Bertako denda txikiak itxi
Kanpokoaren mesede
Eraberritu ala hil eta
Hori omen dute xede
Titiritero ibiltariak
Udaldian kalez kale
Bost minutuko irrien truke
Txanpon batzuen eskale
Haur mukizuak lurrean apatx
Txotxongiloei begira
Esaten dute heldu direla
Artista batzuk hirira.
Uniformedun bikote batek
Eten du ikuskizuna
Debeku dela eta ordaindu
Behar dutela isuna
Oihu larriak txistu ozenak
Ikuslegoa haserre
Udaltzainei zer axola berdin
Zaie iso edo arre
Agintariek ezarri lege
Betearazle zorrotzak
Ezin ulertu jende artetik
Jaurtitako hitz arrotzak:
Kalekumeok badakigu zer
Den txarra eta zer ona
Zuen baimenik ez dugu behar
Kalea da guztiona!
|
||||
8. |
Hondartza bat
04:09
|
|||
Hondartza bat labarren artean
goian eguzki goria
neska gazteak, gorputz ederrak,
amets lizunak…
Uda laburreko arratsalde
erreetako sukarra
paradisua uste genuen
firmamentuan
agertu zaigu izarra
izar orotan bakarra
emeak galtzen du arra...
zapaltzen dugun lur-zola bera bezain zaharra.
Hondartza bat eta urrezko gorputzen
keinu iradokitzaileak
ukenduen lurrin sarkorrak
larruan hedatuz
Uhinek laztantzen dituzten oinak
ur ertzean ibiltari
titi nerabe lotsatiak agerian
adatsa luze horia
bizkarrera eroria
begientzat zer zoria...
xehetasunok argitzen dute gure memoria.
Hondartza bat zentzumenak ernetzeko
Negu luzeak eta ilunak
Itzalitako grina zaharrak berpizteko.
Ez dakit noiz izan zen
Ezta non eta nola
Baina badakit ongi
Gertatu zela.
Oroitzapen urrun bat
Besterik ez da egun
Noizean behin gogora
Datorkidana.
|
||||
9. |
Zure pelikula
02:52
|
|||
Lerde-jario ez bada
Mukia eta eztula
Indarrak ahitu hurran
Memoria ahula
Gainera hartu behar
Hamaika pilula
Horrela laburbiltzen da
Zure pelikula
Ez zara berriz gazte
Izanen sekula
Zahartzen ari zara
Jakin ezazula.
Egun berria argitu
Orduko kalera
Atzo bezala gaur ere
Zeru ilun bera
Bizitza lasai hartu
Behar dela, bai zera!
Kezkatzeko badago
Arrazoi sobera
Zertarako dira Euskal
Herria eta euskera?
Eta horrelako beste
Hainbeste galdera.
|
||||
10. |
Mila eta bat gau
03:35
|
|||
Gauez lili bat mozten dut lilitegian
Gaur krabelina bihar larrosa agian
Berde hori arrosa gorri urdin more
Aukeran bada lore adina kolore
Nor izanen da ene bihotzaren jabe
Ez dago jakiterik usain egin gabe
Orotan bat bakarra zoratzeko dina
Zure larru beltzari darion lurrina
Zu zinen Xerezade printzesa birjina
Gau bateko gogoa asetzeko jina
Zurekin eman ditut mila eta bat gau
Ezaguna egiten al zaizu ipuin hau?
|
||||
11. |
Lapurreta sasoiak
04:18
|
|||
Lapurreta sasoiak oraingoak ere
Eskularru zuriko aztien
Uzta emankorrak
Ustez herria zerbitzatzera
Zetozen jauntxoenak
Benetako asmoak
mahuka azpian ezkutatuz.
Inor ohartu gabe desagerrarazten
Dizkizute dirutza handiak
Untxiak bailiran
Harrigarrizko sorginkeria
Amarruak eginez
Patrikak betetzen dituzte
Beste guztionak hustuz.
Eta gu leloturik ahoa
Bete hortz sinets ezinik
Ikusten ari garena nola
Egiten duten galdezka.
Lapurreta sasoiak sarri-sarri omen
Hitzak ondoezik zeuden
Liburu ahantzietan galduta
Nornahik ikusi eta ebasteko gisan
Ea horrela sikiera kantu hau osatzen den.
Irudimenez antzu dabilen
Ergelak lotsarik ez du
Besteei hitzak ohostu eta
Bereak bailiran saldu.
Lapurreta sasoiak dira
Lehen, lapurrak, berak ez zuena ebasten zuen, gero bakoitzak berak bazuena hasi zen kentzen…
Haurrek haurtzaroa ohostu ziguten.
Aitamek familia ohostu ziguten.
Kirolariek kirola ohostu ziguten.
Apezek erlijioa ohostu ziguten.
Bankeroek dirua ohostu ziguten.
Polizia eta militarrek harmak ohostu zizkiguten.
Abertzaleek aberria ohostu ziguten.
Abokatu eta jujeek justizia ohostu ziguten.
Idazle eta artegileek literatura eta artea ohostu zizkiguten.
Medikuek osasuna ohostu ziguten.
Komikoek irribarrea ohostu ziguten, polizien, bankeroen, apezen, kirolarien, artegileen eta abertzaleen laguntzarekin.
Ea txiste batek sikiera tristura ohostutzen digun.
|
Streaming and Download help
If you like Hamaika gezur, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp