We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Hamaika gezur

by JOKIN LASA

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Gezurra da 04:08
Gezurra da diotena Gezurra, hau, hori… dena. Egia dela sinetsarazi Nahi digute ez dena. Gezurra sinetsarazi. Maluta beldurrez hazi. Aise erabiliko dituzten Inozoak irabazi. Nola mihian dituzten Hitz pozointsu eta ezten Beren biktimei ohartu gabe Garuna diete husten. Batere lotsarik gabe Egin dira etxejabe. Gezur ustelez eginak daude Oinarri eta zutabe. Gora Euskadi askatuta Alderdi Eguna baita Lotuta daukatenekin Fandango biribilketa Zeinen irudi polita Denok eskutik helduta Gora ta gora Euzkadi! Goragalea dut-eta.
2.
Ipuin ezagun bat kontatuko dizut Behin batean bazen eta abar eta abar… Ipuin guztietan bezala hemen ere Bada gaizkile bat erabat gaiztoa Bere mende dauden herritar xumeak Eta heroi ausart ahalguztiduna. Esan dizut ipuin bat baino ez dela Norbaitek asmatutako alegia Ipuinak ez dira benetan gertatzen Ez bururik hautsi egiantzik bilatzen Gero datorrena zuk ondo dakizu Bere lagun zintzoarekin batera Heroiak herria askatuko du Gizon gaiztoaren atzaparretatik Eta Bardulia berriz izanen da Beti izan ohi den lurralde txit leiala. Esan dizut ipuin bat besterik ez dela Norbaitek asmatutako alegia Ipuinak ez dira benetan gertatzen Ez bururik hautsi egiantzik bilatzen
3.
Taberna hartan izan zen Urtearen agurrean Zu makurtuta zeunden eta ni Egoera makurrean Inoiz ikusi ez nuen zerbait Zenuen irribarrean. Kaixo, nire lehen hitza Kanpoan haize bortitza Aizu polita, galdetu nizun Zerbaiten bila al zabiltza? Zer nolako uhuria Haizea eta euria Zu beltzarana zinen orduan Ni aldiz ile horia Sendatu guran nenbilen bihotz Barruan nuen zauria Eta zure erantzuna: Zer uste duzu laztana? Agian bila nabilena da Galdutako maitasuna Besapean lo-zakua Bizitzaren mendekua Lurretik altxa zintezen doan Eskaini nizun eskua Eta zuk ohe baten barruan Egin zenidan lekua Jakin ezazu halere Iritsi zaiola bere Azkena mila esker banoa Beste bat arte andere.
4.
Hartzabal 04:13
Laino guztien azpitik Eta sasi guztien gainetik Isturitzetik Tolosan barru Bide bazterrean hi eta ni kantari Ortzia lorez lurra izarrez Eta oihana auhenka Gizon handia da mundua Eta mundu ttikia gizona. Mundua gizonarentzat egina da Baina ez gizona munduarentzat. Neure olerkiekin Ateak kax-kax jotzen ditut Eta ateak irekitzen dizkidatenean Etxekoei so geratzen naiz Geldirik Besteren etxean sartzera ausartu gabe. Mundua gizonarentzat egina da Baina ez gizona munduarentzat.
5.
Laparitik Haitzurira Sagar gerezi mizpira Hostaila artetik izuak dar-dar Neskatila bat begira Laparitik Haitzurira Saiak jira eta bira Hego haizeak dakarren ustel Usainean heldu dira Nondik dator kirats hori Nor da guduan erori Senak gezurrik ez du esaten Lur azpian hiru hobi Laparitik Haitzurira Azkonarren kalejira Atzamar hauek zuen erpeak Bezain zorrotzak balira Zeren bila zabiltzate Lurpean zer altxor ote Gure etxe ilunak ez dauka Ez leiho eta ez ate Laparitik Haitzurira Arrats gorrien distira Itsas ertzean sartu dituzte Hiru gorpu lur azpira.
6.
Ihes egin 03:21
Ihes egin, ihes zurekin batera, Ortzemuga berri batzuk ikustera. Hesiak apurtu,lokarriak eten, Ametsek mugarik izan ez dezaten. Ihes egin, ihes gatibuek bezala. Kartzela hau suak kixkali dezala. Eta aske bizi loturarik gabe, Ez inoren morroi, geu jaun eta jabe. Artean gaztetxo ginela sinetsi Genuena lortu gabe ezin etsi. Gogoan al duzu emandako hitza?: Hats betean bizi dezagun bizitza. Ihes egin, ihes eta dasagertu Erroiak dabiltza guregandik gertu. Odol xurgatzaile harrapari maltzur Mihian pozoina gezurrari gezur Utziko gaituzte azal eta hezur
7.
Kalea 03:32
Hiriburuko kale zabal bat Jendea joan-etorrian Azoka zaharra hustuz eraiki Hiper-merkatu berrian Bertako denda txikiak itxi Kanpokoaren mesede Eraberritu ala hil eta Hori omen dute xede Titiritero ibiltariak Udaldian kalez kale Bost minutuko irrien truke Txanpon batzuen eskale Haur mukizuak lurrean apatx Txotxongiloei begira Esaten dute heldu direla Artista batzuk hirira. Uniformedun bikote batek Eten du ikuskizuna Debeku dela eta ordaindu Behar dutela isuna Oihu larriak txistu ozenak Ikuslegoa haserre Udaltzainei zer axola berdin Zaie iso edo arre Agintariek ezarri lege Betearazle zorrotzak Ezin ulertu jende artetik Jaurtitako hitz arrotzak: Kalekumeok badakigu zer Den txarra eta zer ona Zuen baimenik ez dugu behar Kalea da guztiona!
8.
Hondartza bat labarren artean goian eguzki goria neska gazteak, gorputz ederrak, amets lizunak… Uda laburreko arratsalde erreetako sukarra paradisua uste genuen firmamentuan agertu zaigu izarra izar orotan bakarra emeak galtzen du arra... zapaltzen dugun lur-zola bera bezain zaharra. Hondartza bat eta urrezko gorputzen keinu iradokitzaileak ukenduen lurrin sarkorrak larruan hedatuz Uhinek laztantzen dituzten oinak ur ertzean ibiltari titi nerabe lotsatiak agerian adatsa luze horia bizkarrera eroria begientzat zer zoria... xehetasunok argitzen dute gure memoria. Hondartza bat zentzumenak ernetzeko Negu luzeak eta ilunak Itzalitako grina zaharrak berpizteko. Ez dakit noiz izan zen Ezta non eta nola Baina badakit ongi Gertatu zela. Oroitzapen urrun bat Besterik ez da egun Noizean behin gogora Datorkidana.
9.
Lerde-jario ez bada Mukia eta eztula Indarrak ahitu hurran Memoria ahula Gainera hartu behar Hamaika pilula Horrela laburbiltzen da Zure pelikula Ez zara berriz gazte Izanen sekula Zahartzen ari zara Jakin ezazula. Egun berria argitu Orduko kalera Atzo bezala gaur ere Zeru ilun bera Bizitza lasai hartu Behar dela, bai zera! Kezkatzeko badago Arrazoi sobera Zertarako dira Euskal Herria eta euskera? Eta horrelako beste Hainbeste galdera.
10.
Gauez lili bat mozten dut lilitegian Gaur krabelina bihar larrosa agian Berde hori arrosa gorri urdin more Aukeran bada lore adina kolore Nor izanen da ene bihotzaren jabe Ez dago jakiterik usain egin gabe Orotan bat bakarra zoratzeko dina Zure larru beltzari darion lurrina Zu zinen Xerezade printzesa birjina Gau bateko gogoa asetzeko jina Zurekin eman ditut mila eta bat gau Ezaguna egiten al zaizu ipuin hau?
11.
Lapurreta sasoiak oraingoak ere Eskularru zuriko aztien Uzta emankorrak Ustez herria zerbitzatzera Zetozen jauntxoenak Benetako asmoak mahuka azpian ezkutatuz. Inor ohartu gabe desagerrarazten Dizkizute dirutza handiak Untxiak bailiran Harrigarrizko sorginkeria Amarruak eginez Patrikak betetzen dituzte Beste guztionak hustuz. Eta gu leloturik ahoa Bete hortz sinets ezinik Ikusten ari garena nola Egiten duten galdezka. Lapurreta sasoiak sarri-sarri omen Hitzak ondoezik zeuden Liburu ahantzietan galduta Nornahik ikusi eta ebasteko gisan Ea horrela sikiera kantu hau osatzen den. Irudimenez antzu dabilen Ergelak lotsarik ez du Besteei hitzak ohostu eta Bereak bailiran saldu. Lapurreta sasoiak dira Lehen, lapurrak, berak ez zuena ebasten zuen, gero bakoitzak berak bazuena hasi zen kentzen… Haurrek haurtzaroa ohostu ziguten. Aitamek familia ohostu ziguten. Kirolariek kirola ohostu ziguten. Apezek erlijioa ohostu ziguten. Bankeroek dirua ohostu ziguten. Polizia eta militarrek harmak ohostu zizkiguten. Abertzaleek aberria ohostu ziguten. Abokatu eta jujeek justizia ohostu ziguten. Idazle eta artegileek literatura eta artea ohostu zizkiguten. Medikuek osasuna ohostu ziguten. Komikoek irribarrea ohostu ziguten, polizien, bankeroen, apezen, kirolarien, artegileen eta abertzaleen laguntzarekin. Ea txiste batek sikiera tristura ohostutzen digun.

about

HAMAIKA GEZUR da diskoaren izenburua. Eta, hain zuzen, hamaika kantuz osatua dagoelako, batetik; baina, bestetik, hamaika horrek denok ezagutzen dugun beste zentzu bat ere baduelako.

credits

released October 12, 2018

GARATE STUDIOS 2016-2018.
Kaki Arkarazo grabazio teknikaria eta gitarrak, Jokin Lasa ahotsak eta gitarra akustikoa, Karlos Aranzegi bateria eta perkusioa, Adrian Elustondo baxua. Kolaborazioak: Gorka Agirrezabala, Kimu taldea, Nahia Eguskizaga eta Joseba Sarrionandia.

license

all rights reserved

tags

about

Jokin Lasa Western Sahara

contact / help

Contact Jokin Lasa

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Hamaika gezur, you may also like: